Filosofoen bizitzak


Filosofoen bizitzak. 1594. urteko grekerazko eta latinezko edizioa (Thomas Aldobrandini):Laertii Diogenis De Vitis Dogmatis et Apophthegmatis Eorum Qui in Philosophia Claruerunt.

Filosofoen bizitzak edo Filosofo argien bizitzak[1] (grezieraz, φιλóσοφoι Βίοι) greziar eta erromatar kulturetako antzinako filosofoei buruz, Tales Miletokoarekin (K. a. c.624-c.546) hasi eta II. mendeko Sexto Enpiriko arte, Diogenes Laerzio doxografo eta biografoak idatzitako bilduma bat da, grekeraz jatorrian, liburuki sorta moduan antolatua. Bertan, filosofoen jatorriari eta bizitzari buruzko datuak [2] eta anekdotak biltzen dira. Dagokien eskola filosofikoa [3], pentsaera eta bibliografia zabala [4] ere aipatzen ditu, filosofo bakoitzaren nortasuna eta pentsaera uztartuz horrela. Filosofoei buruzko bertsoak ere ematen ditu. Lanaren estilo errazak, umoretsua batzuetan [5] , publiko zabal bati begira idatzia izan zela pentsarazten du. Historian zehar eta egun ere antzinako filosofiaren oinarrizko erreferentzia izan da, askok bere estilo kaxkarra nabarmendu badute ere [6].

  1. Izenburu luzeagoak ere izan ditu lanak batez ere argitalpen zaharretan.
  2. Adibidez, "Euklides Megarakoa zen, Istmotik gertuko hirikoa hain zuzen, edo beste batzuen arabera, Gelakoa...".
  3. Adibidez, "Arkelao Anaxagorasen ikasle eta Sokratesen maisu izan zen, Joniatik Atenasera filosofía naturala ekarri zuen lehena ...".
  4. Bertan aipaturiko idazkietatik asko galdu egin dira.
  5. Adibidez, "Diogenesek (zinikoa, alegia) garbia ez zen bainu batean zegoela, hau esan zuen: «Hemen bainatzen direnak, non garbitzen dira?»".
  6. Alfonso Reyes Ochoa mexikar idazleak ezinbestekoa bezain baliorik gabea dela aipatu du. Ikus (Gaztelaniaz) Alfonso Reyes: Obras completas, XIII: La crítica en la edad ateniense, la antigua retórica[Betiko hautsitako esteka], 42. orrialdea.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search